1 2 3 4 5 6 7 8
 
KONTSULTATU BALDINTZAK KONPROMEZURIK GABE
CONSULTA LAS CONDICIONES DE CONTRATACION
Kontaktoa / Contacto:
Anjel Valdes / Andres Camio / Iñigo Goñi
tel. 943 310267
kontratazioa@elkar.com
www.elkarargitaletxea.com/kontratazioak
LUR MAITEA - GU GIRA

Jendearen ahotsa eta bihotza izango dira protagonista

GU GIRA KANTALDI honen helburua, hain zuzen,euskal nortasunaren berpizkundearen inguruko urteak gogora ekartzea da, orduko euskal gizartearen eta euskaltzalearen taupadak, kezkak, aldarrikapenak eta gauza sentiberak birkontatzea alegia, orduko zenbait kantu adierazgarriren bidez.

Besteak beste, Gorka Knörr, Urko, Gontzal Mendibil, Txomin Artola eta Niko Etxart dira kantari ikus ditzakegunak, jendearen ahotsa eta bihotza ere protagonista izango direlarik emanaldian, gogoan gorderik geratuko den une zoragarri bat biribilduz.

+ info
LAIN

Talde berri, gazte eta iraultzailea

LAIN taldeak, adin kontuagatik, ez dauka iragan luzerik, baina halere, etorkizun oparoa iragartzen dioten hainbat berezitasun eta ahalmen baditu bere baitan, sekretu bat bezala gordeta; oso denbora gutxian, bat-batean eta zergatik jakin gabe, publiko gaztearen barru-barruan sartu da.

+ info
TRADIZIO GARAIKIDEA

Pellor Ramirez        Garikoitz Mendizábal & Aitor Furundarena    Mixel Etxekopar & François Rossé

Zikloari "Tradizio garaikide" izena ezarri diogu. Nolabait hirurak oso ezberdinak izanik, amankomuneko esentzia bat konpartitzen bait dute: hirurak tradizioaren mundutik abiaturik, gaur egungo soinua dute, garapen eta izaera garaikide zabala lortzen dutelarik.

 

+ info
BETAGARRI

900 zuzeneko baino gehiago, publikoarekin dantzatzen eta disfrutatzen

Denboraren joanean eskaini dituen ehunka kontzertuetan (bederatziehunetik gora), eta argitaratu dituen bederatzi diskoetan, gero eta doinu freskoagoa lortzen du, aldioro momentuko ska musika gihartsua eta sentimentala eskainiz.

+ info
JEAN MIXEL BEDAXAGAR

Zuberoako ahozko musikaren tradizioa

Zuberoako kulturaren eta ahots tradizio aberatsaren ordezkari aparta dugu Jean Mixel Bedaxagar. 1976an abestu zuen lehen aldiz jendaurrean eta 1983an grabatu lehen diskoa. Haatik, osasun arazoak zirela medio, kantugintza baztertua eduki zuen hainbat urtez. Zuberoako pastoraletan esperientzia handia du Bedaxagarrek. 1988an Agustin Xaho euskaltzalearen bizitzan oinarritutako pastorala idatzi zuen, eta berriki “Ama” ikuskizuna osatu du, Etxahun Iruri, Bedaxagarren maisua eta Gaiarre gogora ekartzen dituen lana.

“Auñamendi” proiektuan Jean Mixelek Zuberoako ahozko musika tradizionaleko ordezkaritza bikainaren laguntza
izan du: Mixel Arotze, Amaren Alabak, Niko eta Dominika Etxart, Maddi Oihenart... Horietako batzuk zuzeneko aurkezpenetan parte hartuko dute 2009ko udazkenean argitaratu den emaitza honetan.
+ info
KUPELA

KUPELA aspalditik erromeriaren errege

Kupelak sentitzen duena sentitzen duen moduan kantatzen du, ziur bezain zintzo, festa giroko gauaren epela kantagai bilakatuz. Jarrerari dagozkiola, azkenik, egiten duen horretaz gozatzen duenaren jarrera topatzen dugu haiengan, beti ezustearen eta motibazioaren bila gogotsu, beti bizitzaren une gozoetan bereziki erreparatuz.

+ info
GOVERNORS

"Frenetikodrome tour 2010" - 0ean rock'n'roll-a !!

Governors taldearen musika estiloa rock indartsu eta melodikoan koka daiteke. Gorputz handiko kantuak dira, espazioa azkar betetzen duten horietakoak. Musika gihartsu eta zaildua... benetan gomendagarria.

+ info
XABI SAN SEBASTIAN

Nortasunez beteriko pop doinuak 

Bere estiloa pertsonala eta nahastezina da, ausarta eta jostaria; melodia atsegin eta beroen bidez, dotoreziaz eta gustu handiz berezko mundu bat moldatzen du, tonuak, tinbreak, akordeak, tentsioak eta indarrak, kantaren emozioaren zerbitzuan jarriz.

+ info
PELLO RAMIREZ
Pello Ramirez (Ordizia-1966), akordeoi zein violoncello jotzailea, gure musikaren eskenako musikaririk estimatu eta errekerituenetakoa izateaz gain (Benito Lertxundi, Niko Etxart, Pier Paul Berzaitz, Dulce Pontes, Olatz Zugasti, Mikel Urdangarin, Xabier Lete, Iñaki Salvador, ...), bere bigarren disko honetan “Eskuz lurrari” (Elkar 2005) ederki islatzen duen moduan, konposatzaile handia ere bada, zotila bezain dotorea, sakona bezain sujerikorra.
+ info
ZARAMA

ZARAMA berpiztu da! bizitza luzea Zaramari!

ZARAMA taldearen nortasuna, ideiak eta kontzeptu musikalak oraindik oso bizirik daudela eta, era berean, oso beharrezkoak direla erakusten digu honek. Kantu horiek ez dira modaz pasatuta geratu, aldarrikatzen zutena oraindik aldarrikagarria delako, talde indartsu horren itzala gure gizartean oraindik beharrezkoa delako. Bizitza luzea Zaramari!

+ info
LAJA ETA MIKEL

Trikitixa freskoa, alaia eta ederra. Trikitixaren maixuak

LAJA ETA MIKEL bikoteren soinua herrikoia, freskoa, alaia eta ederra izango da, zalantzarik gabe, baina batez ere kalitate handiko musika ekarriko du, nola ez, trikitixaren maisuaren eskutik.

+ info
ELKANO BROWNING CREAM
Erritmoen bidai bat

Elkano Browning Cream erritmo jostagarri eta kutsakorren sinonimo da, Blue Note disketxe handiaren urte oparoenetako Hammond organoaren combo handiak gogora ekartzen dituen soinuen islada. Hiruko honen izaera multikultural eta nomadaren ikuspegitik personalizatu eta gaurkotutako soinua. Mikel Azpiroz musikari euskaldunak (Lau Behi, Parafünk, Fermin Muguruza, The Waifs Australiarrak...) koordinatzen duen proiektuak, Hammond organoaren hirukoaren oinarrizko formatoan du funtsa, bere esentzia groove-aren zentzurik garbienean oinarrituz: erritmika dantzagarrian. Franck Mantegari bateriajole Paristarraren (Alpha Blondy, Saint Germain, Massive Attack...) drumming exotikoarekin batera, John Lee Hooker eta Taj Mahal bezalako maisuak goraipatu duten Matt Harding gitarrajole eta abeslari iparamerikarraren kadentzia melodikoak gauzatzen du estilo berezia.
+ info
PANTXIKA SOLORZANO

Umeentzako ikuskizun berezia eta berritzailea

BILINTX izeneko ikuskizun hau Iparraldeko Azkain herriko PANTXIKA SOLORZANO-ren bigarrena duzu. Ikuskizun musikala izanik, lehen mailako musikariez lagundurik dator, haurrentzat ikuskizun erakargarri bezain miresgarria eskaintzeko.

+ info
BIDAIA TALDEA
BIDAIA "World music from the Basque Country"

Bidaia taldeak musika unibertsala egiten dute, baina euskal musikaren esentzia oso presente daude kantu guztietan.

Mixel Ducau ( Errobi) eta Caroline Phillipsek euskal bezain musika unibertsala sortu dute. Ikuskizunean euskal iparraldeko melodiak, ohiko dantzetako doinua eta munduko folklorea nahasten dira.

Bi artistak, Bidaiaren soinu paregabea egin dute, kanta atsegin, musika entretenigarri eta  kalitatezko kontzertuak eskainiz. Taula gainean daudenean, musika instrumentu desberdinen laguntzaz, entzuleari muga gabeko mundu batera barreiatzeko ahalmena dute.
+ info
AINTZINA
Abestutako euskal historio zaharrak gaur egungo moldaketekin

Euskal soinu talde berria egitasmo garbi batekin: jendearengan ezagutaraztea inoiz grabatu gabeko aspaldiko bitxikeri batzuk, aintzinako abesti narratiboak eta era berean instrumental berriak jo doinu herrikoietan oinarrituz.

Bere taldekide guztiak eskarmentu handia daukate euskal soinugintzan, hainbat talde eta artisten lanetan parte hartu dutelarik hala nola Ruper Ordorika, Tapia ta Leturia, Alboka, Oreka Tx, Esne Beltza, Izotz, Xabi San Sebastian, Txomin Artola eta Amaia Zubiria, Alaitz eta Maider, Laiotz, Imuntzo eta Beloki, Mal de Ojo.
+ info


  • norgara
  • nobedadeak
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • kontzertuak
  • zerbitzueditimg
  • kontratazioakimg
  • estudioaimg
  • oihukaimg
  • bozaimg